Borrar
Mutrikuko portuko eta herriguneko bista orokor bat. UDALA

Mutriku

Gazteen lokalen erabilera eta bizikidetza hobetzeko prozesua iragarri du Mutrikuko Udalak

Ekimena lau hilabetetan garatuko da eta gazteak, lokalen jabeak eta Udala elkarlanean arituko dira «gazteentzako espazio seguruak eta bizilagunen lasaitasuna uztartzeko»

Jabi Leon

Mutriku

Larunbata, 15 azaroa 2025, 21:16

Comenta

Mutrikuko Udalak jakinarazi du 'Gazte Lokalak - Bizikidetza eta Erantzukizuna' izeneko plana jarri behar duela martxan, beti ere, «herriko gazte lokalen erabilera eta bizikidetza hobetzeko helburuarekin».

Ekimen hau lau hilabetetan garatuko da eta gazteak, lokalen jabeak eta Udala elkarlanean arituko dira, gazteen aisialdirako espazio seguruak eta bizilagunen lasaitasuna uztartzeko.

Izan ere, Udaletik azaldu dutenez, orain abiatuko den prozesuaren helburuak «gazteentzako aisialdirako espazio seguru, garbi eta egokiak bermatzea, eta aldi berean, auzokideen lasaitasuna zaintzea) dira.

Lehen urrats gisa, Udalak Gazteen Aisialdiko Lokalen Udal Ordenantzak aurreikusten duen lokalen erregistro ofiziala eguneratu nahi du. Erregistroa eguneratzeko gazteen eta lokalen jabeen parte-hartze zuzena beharrezkoa izango da.

Horretarako, galdetegi labur bat zabalduko da gazte-taldeen eta lokalen jabe edo titularren artean, beren egoera eta konpromisoak jasotzeko.

Udal ordezkariek azpimarratu dute Udalak ez duela prozesu hau ikuskapen gisa ulertzen «elkarlan gisa baizik». Edonola ere, planaren lehen fase horretan prozesu osorako oinarriak jarriko dira: «datuen eguneraketarekin batera, lokalen erabiltzaileekin eta lokal horien jabeekin harreman zuzenak ireki nahi ditugu».

Galdetegiak online bete daitezke udal webgunearen bidez, gobernazioa@mutriku.eus helbidera bidali edo paperean Udaletxeko sarreran eskuratuz eta baita entregatuz. Lehen faseko datuak entregatzeko azken eguna abenduaren 12a izango da.

Udalak gogorarazi du prozesua ez dela zigortzeko helburuarekin jarri martxan, baizik eta lokalen egoera hobetzeko eta auzotarrekin bizikidetza hobetzeko asmoarekin.

Lau fase ezberdin

Mutrikuko gazte lokalen erabilera eta bizikidetza hobetzeko helburuarekin abiatutako planak lau fase izango ditu: «lehenengoan erregistroa eta lankidetza abiaraziko dira; bigarrenean, gazte eta jabeen arteko komunikazioa eta jarduera arduratsuak sustatuko dira; hirugarrenean, bisita lagunkoiak eta prebentzio-lana egingo dira; eta laugarrenean, balorazioa eta etorkizuneko hobekuntza-neurriak aurkeztuko dira».

Horren bidez, Udalak «bizikidetza eta gazteen aisialdi osasuntsua uztartzen dituen eredu iraunkor eta parte-hartzaile bat sendotu nahi du».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteen lokalen erabilera eta bizikidetza hobetzeko prozesua iragarri du Mutrikuko Udalak

Gazteen lokalen erabilera eta bizikidetza hobetzeko prozesua iragarri du Mutrikuko Udalak