Mutriku
Galbaixotarren egunak igandean itxiko ditu oso giro onean igaro diren KalbarioakJ. L.
mutriku.
Asteazkena, 17 iraila 2025, 19:58
Kalbarioetako jardunaldi jendetsuenak asteartean ospatu zen Piñastei egunarekin bukatu baziren ere, festak oraindik ez dira bukatu. Izan ere, Kalbarioko jaiak borobiltzeko 'Galbaixotarren eguna' falta da eta hori, urtero legez, datorren igandean ospatuko da.
Egun horretarako prestatutako egitaraua Kalbarioan burutuko da. Ohitura denez, jardunaldia abiatzeko hiru auzoetako hildakoen aldeko meza izango da (12:00etan) Kalbarioko ermitan. Horren ondoren auzoko V. Argazki zaharren eta lanabesen erakusketa jarriko dute ikusgai, ermita aurrean.
Era berean, Gure Ametsa taldeko kideen dantza emanaldia izango da 13:00etan; eta horrekin batera haur eta gaztetxoentzako magia ikuskizuna (17:00etan Julen magoarekin), bolo Txapelketa (17:30ean), Ibiriko poniak eta umeentzako txokolatada. Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuko dute eguna eta festa amaitzeko errifen zozketa egingo dute.