Mutriku
Gaba Beltzaren festa borobiltzeko ekintza ugari izango dira gaur herrianJ.L.
mutriku.
Ostirala, 31 urria 2025, 20:21
Mutrikuarrek Gaba Beltzaren festa ospatzeko antolatutako ekintza ezberdinekin disfrutatzeko aukera izango dute gaur, egun osoan zehar.
Goizean zehar txikienak izango dira protagonistak: 10:30etik 13:30era bitartean LH3-4ko haurrentzako ihes gela egongo da merkatu plazan; eta 11:00etatik 12:15era bitartean, berriz, LH1eko umeentzako 'mamu txikien abentura'. Arratsaldean ihes gela beldurgarria egongo da berriro merkatu plazan, baina oraingoan LH5-LH6 ikasturteetako ikasleei zuzenduta (16:00etatik 19:00etara bitartean).
Era berean, 2013an jaiotako nerabeentzako film beldurgarria izango da 18:00etan Zabiel kultur etxean; eta 19:30etik aurrera Arima Dance taldearekin kalejira egongo da herriko erdigunean zehar (kalejiraren ondoren taldearen emanaldia izango da Egaña gunean).
Gaurko jardunaldia borobiltzeko Saia Goait eta Kokein taldeen emanaldiak egongo dira (22:30ean) Beheko plazan.
Jaia amaitzeko 2008an eta 2011n jaiotakoentzako beldurrezko pelikula izango da bihar (18:00etan) Zabielen.