Borrar

Mutriku

Datozen lau urteotan indarrean egongo den Eskola Kirolaren Plan Estrategikoa, prest

J.L.

mutriku.

Larunbata, 29 azaroa 2025, 20:24

Comenta

Denbora luzean herriko eragile ezberdinekin elkarlanean aritu ondoren, Mutrikuko Udalak jakinarazi du dagoeneko prest duela datozen lau urteotan (2026-2029) indarrean egongo den Eskola Kirolaren Plan Estrategikoa.

Aitor Itza zinegotziak joan den ostegunean ospatu zen Osoko Bilkuran azaldu zuenez, Udalak dagoeneko partekatu du Eskola Kirolaren Plan Estrategikoa hezkuntza eta kirol arloetan lan egiten duten Mutrikuko taldeekin; «eta gustatu zaie plana», nabarmendu zuen.

Eragileen oniritzia jasota, Mutriku Udala «umea eta kirola estrategiaren erdigunean» jartzen dituen Eskola Kirolaren Plan Estrategikoa garatzen hasiko da.

Kirol gala, abenduaren 12an

Mutrikuko Udalak urtean zehar nabarmendu diren herriko kirolariak errekonozitzeko urtero egiten duen kirol gala abenduaren 12an ospatuko da aurten, udaletxean. Beti bezala, herritar guztiak gonbidatuta daude kirol galara bertaratzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datozen lau urteotan indarrean egongo den Eskola Kirolaren Plan Estrategikoa, prest