Borrar
Batzar hauen bidez herritarren ahotsa zuzenean entzun nahi dutela nabarmendu dute Udaletik.

Mutriku

Auzo bilerak egingo dituzte Mutrikun azaroaren 20tik 24ra bitartean

Aurrez aurreko batzar hauetan euren iritzi eta iradokizunak helarazteko aukera izango dute herritarrek

A. URBIETA

mutriku.

Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:13

Comenta

Urteroko ohiturari jarraituz Mutrikuko Udalak auzoz-auzoko batzarrak egingo ditu aurten ere auzo guztietako beharrak, kexak eta iradokizunak herritarren ahotik jasotzeko; ariketa azaroaren 20tik 24ra bitartean egingo da.

«Guretzat oso garrantzitsua da esateko duzuena entzutea, hurbileko kontaktu horrek benetan beharrezko diren aldaketak eta hobekuntzak egiteko giltza direlako», nabarmendu dute Udaleti. Hori dela-eta, berriro ere aurrez aurre egingo dituzte bilerak eta herritarrek hitzak jasotzeko aukera ezberdinak eskainiko dituzte. «Zuen ahotsa entzun nahi dugu, idatziz, online edo aurrez aurre, eta gainera bilerara etorri ezin bazarete, internet bidez zuzenean edo ondoren jarraitu ahal izango dituzue bileraren nondik norakoak».

Aurten lau modu izango dituzte herritarrek Udalari euren erregu eta galderak zuzentzeko: online www.labur.eus/auzoz2025 helbidean sartu eta bertan idatzita; norberaren auzoarekin egingo diren bileran zuzenean; etxean jasoko duten eskuorriaren atzealdeko orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan edo liburutegian jarritako buzoietako batean sartuta; edota Youtuben iruzkin bat idatziz zuzenean gauden bitartean.

Batzarrak Zabiel kultur etxean izango dira guneka, «beraz egun bakoitzean gune horren inguruan jaso ditugun kexa, iritzi eta iradokizunei erantzungo diegu –nabarmendu dute Udaletik–.. Zabiel kultur etxera ezin bazara hurbildu, Mutrikuko Udala Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu, zuzenean edo nahi duzunean, goxo-goxo eta eroso etxeko sofan zauden bitartean.

Lehenengo gunearen bilera azaroaren 20an izango da, eguena, 18:00etan hasita eta eremu honetako bizilagunak daude deituta: Txurruka plaza, Domingo Ibaibarriaga, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin kale, Atxitxin Aldapa, Beheko plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa kale, Moila kalea, Piñastegi, Burumendi, Ibirriaga, Isabel Lobiano, Samikolla eta inguruak.

2. gunearen bilera azaroaren 22an izango da, zapatua, 11:00etan: Landa Eremuak, Pikupe eta Urazamendik.

Eta 3. gunerako hitzordua azaroaren 24an, astelehena, jarri dute 18:00etan: Jose Antonio Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, Jose Maria Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel, Olatz Bidea eta inguruak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzo bilerak egingo dituzte Mutrikun azaroaren 20tik 24ra bitartean

Auzo bilerak egingo dituzte Mutrikun azaroaren 20tik 24ra bitartean