Mutriku
250 bat lagun elkartuko dira larunbatean Mutriku Futbol Taldeko Bazkide Eguneko bazkarianMutriku Futbol Taldeak kirol denboraldiaren amaieran urtero antolatzen duen Bazkide Egunaren edizio berria ospatuko du.
Larunbat honetarako prestatutako egitaraua ohiko bidetik joango da baina, hala ere, berrikuntza nabarmen bat egongo da. Izan ere, aurtengoan bazkideek klubeko bazkarian parte hartu ahal izango dute.
Mutrikuko Futbol Taldetik egindako kalkuluen arabera, 250 bat lagun elkartuko dira bihar Egaña frontoian egingo den bazkarian.
Ohitura denez, klubeko talde ezberdinetako golegile eta jokalari onenak sarituko dituzte bazkalostean.
Edonola ere, Mutriku Futbol Taldeko 2025eko Bazkide Eguna ospatzeko ekintzak 11:00etan hasiko dira, San Miguel futbol zelaian jokatuko diren eskolarteko taldeen arteko partidekin.
Lagunarteko futbol partida horiek goizean zehar jokatuko dira eta ikustera bertaratzen diren bazkideei hamaiketakoa eskainiko zaie.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.