Borrar

Mendaro

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatuko ditu

El Diario Vasco

mendaro.

Larunbata, 8 martxoa 2025, 21:34

Comenta

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) beste behin udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu udara begira. Bi txanda eskainiko dira: lehena ekainaren 22tik 30era eta bigarrena uztailaren 2tik 10era. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 31ra arte.

Udalekuak aurten ere ibiltariak izango dira, eta gazteek Baliarraindik Idiazabalera egingo dute ibilbidea. Ekimena Tolosaldean hasiko da eta Goierrin barrena igaroko da, Zaldibian eta Ataunen geldialdiak eginez; herri horietan bina gau pasatuko dituzte parte-hartzaileek. Udalekuek 60 gazterentzako lekua eskaintzen dute txanda bakoitzean, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Parte hartu nahi duten gazteek UEMAk horretarako prestatu duen galdetegia bete beharko dute. UEMAren webgunean dago informazio guztia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatuko ditu