Mendaro
'Miñan' antzezlana ikusi ahalko da hilaren 18an eta sarrerak salgai daude dagoenekoJ. L.
mendaro.
Osteguna, 8 maiatza 2025, 20:11
Euskaraldia ariketa sozialaren baitan antolatuta, 'Miñan' antzezlanarekin disfrutatzeko aukera izango da hilaren 18an Mendaroko San Agustin kultur gunean.
Emanaldia 18:00etan hasiko da eta 12 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Udalak jakinarazi duenez, kultur saio honetara bertaratzeko interesatuek dagoeneko eros ditzakete sarrerak (8 eurotan) mendarobirtuala.eus webgunearen bitartez.
'Miñan' antzezlana Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedrama konpainiak antzerkira egokitua.
Ander Lipus da obraren zuzendaria eta oholtza gainean Ander Lipus bera, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea eta Mikel Kaye antzezleak izango dira.