Borrar
Hainbat herritar azokaren aurreko edizio batean dantzan. BARREN

Mendaro

Mendaroarrek ekitaldiz beterik datorren egitarau batekin ospatuko dute bihar aurtengo Kontzezio azoka berezia

Jabi Leon

mendaro.

Osteguna, 4 abendua 2025, 19:51

Comenta

Urtero legez, Mendaroko herriak Udalak Debemen elkartearen laguntzarekin antolatzen duen Kontzezio azokaren edizio berri bat ospatuko du bihar, abenduaren 6an.

Azoka abian jartzeko dultzaineroen kalejira, postuen irekiera, sagar produktuekin 'showcooking-a' eta eratorritako produktuen dastaketa izango dira, 10:00etan, Goñati pilotalekuan.

Debemen Debabarreneko landa garapenerako elkartetik jakinarazi dutenez, era ezberdineko produktuak saltzeko bederatzi postu ipiniko dituzte aurtengo ferian: Elgoibarko Lizagasar sagartokixak sagardoa eta sagar produktuak salduko ditu, Soraluzeko Arizaga baserriak barazkiak, Soraluzeko Egotza baserriak ahuntz gazta; Berriatuako Labegurrek ogia eta euskal pastela eta Mutrikuko Antiak barazkiak.

Era berean, azoka gunean Janire Goikuriak eta Maria Luisa Petralandak Orozkotik ekarritako ogia eta euskal pastela, Debako Zortziko eztia eta Mendaroko Saint Gerons etxeko txokolateak erosteko aukera izango da.

Sagardoa, pintxoak, dantza...

Biharko Kontzezio azokara bertaratzen direnek Arno guraso elkartearen laguntzarekin antolatutako XI. Sagardo lehiaketara aurkeztutako zukuak dastatu ahalko dituzte (11:00etatik aurrera). Nola ez, goizean zehar talo postua ere izango da ferian.

Edonola ere, azokaren egitaraua ez da hortan geratuko. Eguerdian Mendaroko Gazteak dantza taldearen emanaldia izango da. Era berean, haurrentzako puzgarriak eta Gabonetako eskulan tailerrak egongo dira (12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara arte, jolasgunean).

Horretaz gain, 14:00etan sagardo lehiaketako sariak eta azokako postuetan erosketaren bat egiten dutenen arteko zozketaren sariak banatuko dituzte; eta 18:00etatik aurrera gazta eta tortilla pintxoak erosi ahalko dira «euro batean» Katubeltz elkartearen laguntzari esker. Azkenik, Joselu anaiak taldearekin erromeria egongo da plazan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendaroarrek ekitaldiz beterik datorren egitarau batekin ospatuko dute bihar aurtengo Kontzezio azoka berezia

Mendaroarrek ekitaldiz beterik datorren egitarau batekin ospatuko dute bihar aurtengo Kontzezio azoka berezia