Mendaro
'Manttalingo alaba' helduentzako ikuskizunarekin gozatu ahalko da bihar, doanJ. L.
mendaro.
Ostirala, 21 azaroa 2025, 20:22
Mendaroko Udalak 'Manttalingo alaba' ikuskizuna antolatu du igande honetarako, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira.
'Manttalingo alaba' ikuskizuna 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago eta 18:00etan hasiko da, San Agustin kulturgunean (sarrera doakoa da).
Edonola ere, igande honetan Mendaron ikusi ahalko den lana Mikel Etxaburuk idatzitako 'Manttalingo alaba' izeneko poema liburuan oinarrituta dago, poemak kantu bihurtuta. Liburu horretan, Etxaburuk Saturraraneko kartzelan izan ziren emakume eta umeen memoria aldarrikatzen du.