Mendaro
Herrian denbora luzean irakasle izandakoek botako dute txupinazoaMendaroarrak larunbat honetan murgilduko dira 'Santana' jaietan, ohitura dutenez, 12.30ean izango den txupinazoarekin eta katasorginaren jeitsierarekin.
Aurtengoan, festei hasiera emateko suziria botatzeko ohorea herrian denbora luzean irakasle gisa aritu diren (batzuk oraindik aritzen diren) hainbat lagunek izango dute.
Beraz, 2023ko jaiak Mendaron 40 urte inguruan irakaskuntzan jardun direnen eskutik abiatuko dira.