Mendaro
Emakumeak kirola egitera animatzeko 'Whatsapp' komunitatea sortu du In Leike taldeakJ.L.
mendaro.
Asteartea, 7 urria 2025, 20:33
Mendaroko in Leike kultur elkarteak herriko emakume guztien partaidetzari irekita dagoen 'Mugi, neskak' whatsapp komunitatea sortu du, «elkarrekin ariketa fisikoa edo kirola egitera animatzeko».
Taldekoen ustetan, «estereotipoen eta rolen ondorioz, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan lagatzen diote kirola egiteari, bereziki bizitzako etapa batzuetan», eta horren kontra egin nahi dute. Azken batean «ariketa fisikoa egitea guztiontzat da onuragarri». Horregatik, herriko emakumeak animatu nahi dituzte antzeko interesak dituztenekin elkartu eta elkarrekin jarduera fisikoa egitera. Mendaron whatsapp taldeen bidez zabaldu dute komunitatera lotzeko linka.