Mendaro
Arno elkarteak Karakatera mendi irteera antolatu du iganderakoJ. L.
mendaro.
Osteguna, 10 apirila 2025, 20:10
Arno guraso elkarteak mendaroar guztien partaidetzari irekitako mendi irteera antolatu du iganderako. Oraingoan, mendizaleek Elgoibar eta Soraluzeko mugan dagoen Karakate (742 m.) mendia igoko dute Elgoibartik.
Interesa dutenek hitzordua 09:30ean izango dute, ikastola ondoko parkinean.