Mendaro
Andra Mari eguna ospatuko dute Azpilgoetan musika eta herri kirolekinDV
Asteartea, 12 abuztua 2025, 20:11
Festa giro itzuliko da ostiral honetan Azpilgoetara. Izan ere, abuztuaren 15a, Andra Mari eguna, ospatuko dute bizilagunek musika eta kirolari tartea eginez. Hala, goizeko 11:30ean Ameikutz musika eskolako trikitilariekin kalejira abiatuko da eta 13:00etatik aurrera herri kirolen txanda izango da: aizkolariak eta lasterketa, hain zuzen.