Elgoibar
Zuberoako ikastolen aldeko saskiak, hilaren 23ra arte salgai Elgoibarko IzarranJ. L.
elgoibar.
Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:34
Urteroko moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoako ikastolei laguntzeko elikagaien saskiak jarri ditu salgai eta horietako bat eskuratzeko interesa dutenek hilaren 23ra arte egin dezakete eskaera elkartearen egoitzan, elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita edota 943 741 626 zenbakira deituta.
Aurtengo kanpainak hiru saski edota otar eskaintzen ditu aukeran: 'Pettarra' izenekoan (52 euro) ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx artisanalak eta pastak sartzen dira; 'Arbaila'n (57 euro) eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, erreximenta, tisanak eta pastak; eta 'Basabürüa'-n (70 euro) pastak, eztia, sagar-zukua, gazta, patea, lukainka idora eta piper eztia ozpinan.