Elgoibar
Xabat Galletebeitia bertsolaria izango da Alaia Martinen ordez gaurko 'Pleibak' saioanJ. L.
elgoibar.
Asteartea, 4 azaroa 2025, 20:30
Udaleko Euskara Sailak eta Gotzon Garate Udal Liburutegiak elkarlanean antolatuta, 'Pleibak' bertso saio literarioarekin disfrutatzeko aukera izango da gaur (19:30ean) Aita Agirre kulturguneko areto nagusian (sarrera doanik da).
Saio honetara bertaratzen direnek literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatzeko aukera izango dute. Ikuskizunean, Miren Amurizaren 'Pleibak' nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.
Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi bat sortuko dute eszenatokian, eta ikusleek testuaren, kantuaren eta musikaren arteko harmoniaz gozatu ahalko dute.
Miren Amurizaren hitzekin eta berak jarritako gaiekin eta Miren Narbaiza 'Miceren' musikarekin, Uxue Alberdi eta Xabat Galletebeitia bertsolariak kantuan arituko dira, ordubete eta hogei minutu iraungo duen ikuskizun batean.
Azken orduko aldaketa bat egin behar izan dela eta, Xabat Galletebeitiak aurretik iragarrita zegoen Alaia Martin ordezkatuko du.