Elgoibar
Urriaren 27an abiatuko du Morkaikok haurrentzako mendi irteeren egutegiaGaztetxoen artean mendizaletasuna bultzatzeko xedez, Herri Eskola eta Ikastolarekin batera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar
A.U.
Elgoibar.
Larunbata, 19 urria 2024
Hilaren 27an abiatuko du Morkaiko mendi elkarteak Herri Eskola eta Ikastolarekin batera haurrentzat antolatu ohi duen mendi irteerak. Gaztetxoen artean mendizaletasuna bultzatzea da ekimen honen xedea eta batzuen eta besteen artean atondu dute dagoeneko 2024-2025 ikasturteko egutegia.
Irteerak hilean behin egingo dira, urritik maiatzera bitartean.
-
Urriak 27 Mikologia eta hazi bilketa irteera.
-
Azaroak 24 Elosu-Polpol-Irukurutzeta (898 metro).
-
Abenduak 15 Aitzbeltz (Mendaro).
-
Urtarrilak 26 Olatz (Mutriku) PR GI-47.
-
Otsailak 16 Txakurzulo (Mendiola) PR BI-86.
-
Martxoak 16 Madarixa-Urnobiltza-Arriaga.
-
Apirilak 27 Sakoneta.
-
Maiatzak 10 Morkaiko eguna.
Lehena, hilaren 27koa, urte sasoiari loturik, mikologia eta hazi bilketa irteera izango da, Maalako parketik abiatuta; bigarrena, azaroaren 24an egingo dute Irukurutzeta (898 metro) Elosutik abiatuta eta Polpoletik pasatuz. Urtea amaitu aurretik, abenduaren 15ean, Aitzbeltzera joango dira, Mendaroraino trenean gerturatuz. Urtarrileko irteera Mutrikuko Olatz auzotik barrena egingo dute, PR GI-47 bidea jarraituz, 26an.
Otsailaren 16an, berriz, Bizkaia aldera abiatuko dira, Mendiola inguruan Txakurzulo ibilbidea, PR BI-86, jarraitzeko. Martxoaren 16rako Madarixa-Urnobitza-Arriaga ibilbidea dute aurreikusita. Eta apirilaren 27an, Sakonetara joango dira. Mendi irteeren egutegia behar den moduan amaitzeko, maiatzaren 10ean Morkaiko Eguna ospatuko da.
Irteera guztiak goizeko 9:30ean Mintxetako aparkalekutik izango dira eta trenez izanez gero, Elgoibarko Geltokian elkartuko dira parte-hartzaile guztiak.
Morkaikotik azpimarratu dutenez, haurrak gurasoen ardurapean joango dira beti.
Era berean, ohartarazi dute egutegia dagoeneko itxita badago ere, posible izango dela arrazoi desberdinengatik programa aldatzea. Era berean, eguraldi txarragatik abisu edo alertarik emanda badago, irteera bertan behera geldituko da.