Borrar
Ikuskizuna iragartzeko kartela. DV

Elgoibar

'Pleibak' bertso saio literarioarekin gozatu ahalko da asteazkenean, Aita Agirren eta doan

Jabi Leon

elgoibar.

Larunbata, 1 azaroa 2025, 20:28

Comenta

Herritarrek Udaleko Euskara Sailak eta Gotzon Garate Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako 'Pleibak' bertso saio literarioarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren asteazkenean Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Interesa duten pertsona guztien partaidetzari irekita egongo den emanaldi hori 19:30ean hasiko da, sarrera doan izango delarik.

Hilaren 5erako prestatutako saio honetara bertaratzen direnek literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatzeko aukera izango dute.

Udaleko Euskara sailetik aurreratu dutenez, ikuskizun honetan, Miren Amurizaren 'Pleibak' nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira: «Batzuetan, Amurizaren testuetan oinarritutako gaiak landuko dira, eta beste batzuetan, berriz, gaur egungo gaiei buruzko hausnarketa egingo da».

Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi bat sortuko dute eszenatokian, eta ikusleek testuaren, kantuaren eta musikaren arteko harmoniaz gozatu ahalko dute.

Miren Amurizaren hitzekin eta berak jarritako gaiekin eta Miren Narbaiza 'Miceren' musikarekin, Uxue Alberdi eta Alaia Martin bertsolariak kantuan arituko dira, ordubete eta hogei minutu iraungo duen ikuskizun batean.

'Pleibak' Miren Amuriza idazlearen bigarren eleberria da, eta nerabezaroaren eta gaztaroko pasarte, emozio eta tentsioez hitz egiten du, paisaia rural-poligonero batetik abiatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Pleibak' bertso saio literarioarekin gozatu ahalko da asteazkenean, Aita Agirren eta doan

'Pleibak' bertso saio literarioarekin gozatu ahalko da asteazkenean, Aita Agirren eta doan