Elgoibar
Mayi Mujika, EH-ko mendi duatloiko txapeldunOstirala, 24 urria 2025
Mayi Mujikak Euskal Herriko Mendi Duatloien Txapelketa irabazi zuen aurreko asteburuan Kanpezun. Mujikak 02h03:52 denbora egin zuen proba osatzeko. Hasteko, partehartzaileek 5,64 kilometro egin zituzten korrika. Horren ondoren 16,54 kilometroko ibilbidea egin zuten mendiko bizikletarekin, eta azkenik, beste bi kilometro korrika. Mujikak Ia hiru minutuko aldea atera zion helmugan iaz Euskal Herriko txapelduna izan zen Massi Olaetxea usurbildarrari.