Borrar

Elgoibar

'Jokabide suizidak eta autolesioak nerabeetan' saioa bihar, Zurrunbiloa egitasmoan

J. L.

elgoibar.

Astelehena, 24 azaroa 2025, 20:15

Comenta

Elhuyar Fundazioa «egungo gazteen osasun mentalarekin zer gertatzen ari den ezagutzeko» Danobatgroup taldearen, Elgoibarko Udalaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin garatzen ari den Zurrunbiloa proiektuaren trebakuntza saio berri bat izango da bihar (18:00etan) udaletxeko pleno aretoan.

Asteazkeneko saioa 'Jokabide suizidak eta autolesioak nerabeetan' izenburupean egingo dute euskaraz eta momentuko itzultzailearekin, eta Alex Muela psikologoa eta Jon Garcia psikiatra arituko dira hizlari lanetan. Gainera, bertaratzen direnek Laura De La Iglesia gaztearen testigantza ezagutzeko aukera izango dute.

Aurreko saioetan bezala, biharko trebakuntza saioa haur, nerabe eta gazteen guraso, tutore eta hezitzaile guztien partaidetzari irekita egingo da. Hori bai, ekitaldia ondo antolatzeko komeni da aurrez izena ematea Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Jokabide suizidak eta autolesioak nerabeetan' saioa bihar, Zurrunbiloa egitasmoan