Deba
Zuhatza euskara elkarteak eta Kultur Elkarteak lanpostu baterako deialdia egin duteJ. L.
DebA.
Osteguna, 13 azaroa 2025, 20:16
Debako Zuhatza euskara elkarteak eta Kultur Elkarteak bi erakundeak dinamizatuko dituen pertsona kontratatzeko deialdia egin dute eta baldintzak betetzen dituztenek abenduaren 5era arte aurkez dezakete curriculuma zuhatzakulturlankidetza@gmail.com helbidearen bitartez.
Lanpostua lortzen duenak jardun osoko lanaldia izango du eta ondorengo funtzioak bete beharko ditu: Zuhatza elkartearen eta Kultur Elkartearen dinamizazio lanak; kultur ekimenen produkzioa eta antolaketa, euskalgintzako proiektuen garapena eta dirulaguntzen kudeaketa. Posturako «euskara maila oso ona; harremanetarako, taldean lan egiteko eta koordinatzeko gaitasuna; eta dinamizaio lanetan eskarmentua izatea» eskatzen da.