Deba
Udalak euskarazko produktuen katalogo berria jarri du herriko familien eskuraEl Diario Vasco
deba.
Osteguna, 27 azaroa 2025, 20:44
Urtero Gabonen atarian egin ohi duen moduan, Debako Udalak herriko familien eskura jarri du jada 0 eta 16 urte arteko neska-mutilentzako gomendatutako euskarazko produktuak biltzen dituen katalogoa. Gida honen xedea kalitatezko eskaintzaren bitartez euskarazko kontsumoa eta aisialdia erraztea da.
Hala, katalogoan aurki daitezke, besteak beste, liburuak, komikiak, joko kooperatiboak, musika, aldizkariak, aplikazio digitalak eta podcastak. Produktuak adin-tarteka sailkatuta daude eta prezioaren arabera antolatuta, aukeraketa errazteko eta familiei erabakiak hartzen laguntzeko.
Eduki hauek denak formatu digitalean kontsultatu daiteke www.katalogoa.eus webgunean baina Debako liburutegian eta udal zerbitzuetan ere izango da eskuragarri paperezko bertsioa. Gainera, interesa dutenek aukera dute katalogoko berrikuntzak eta gomendioak buletin digitalaren bidez jasotzeko.