Deba
Haurrek bihar arte eman ahal izango dute Gabonetako apaingarrien tailerrean izenaJ. L.
deba.
Ostirala, 28 azaroa 2025, 20:49
Udalak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Gabonetako apaingarri ekologikoak egiteko tailerrak antolatu ditu eta parte hartzeko interesa dutenek bihar arte eman dezakete izena. Interneteko labur.eus/gabonetakoapaingarrientailerra loturaren bitartez.
Gabonetako apaingarri ekologikoak egiteko tailerrak abenduaren 6an eta 8an egingo dira Musika Eskolako erakusketa aretoan; eta umeak adin-tarteen arabera antolatutako ordutegi ezberdinetan banatuko dira.
Udaletik azaldu dutenez, tailer hauetan parte hartzera animatzen direnek «gabonetako bolak, zuhaitzak, koroak edota beste apaingarri batzuk sortuko dituzte, material birziklatu zein naturalekin».
Edonola ere, «sormena eta ingurumen kontzientzia sustatzeaz gain, talde-lana eta berrerabilera, kontsumo arduratsua edo jai jasangarriago eta artistikoagoak gozatzeko balioak lantzea» dira euskaraz egingo diren saio hauen helburuak.
Informazio gehiago nahi duenak maddi.gurruchaga@alumni.mondragon.edu helbidera idatzi edo 688 760 681 telefono zenbakira dei egin dezake.