Borrar

Deba

Gaur Garikoitz Mendizabalek eta Josu Okiñenak kontzertua eskainiko dute

A. M.

Asteazkena, 6 abuztua 2025, 21:32

Comenta

Debako Udako Kontzertuen 42. edizioaren baitan, gaur osteguna, abuztuaren 7a, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Josu Okiñena pianistak eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 20:00etan Santa Maria elizan. Bertan, tradizioa eta garaikidetasuna uztartzen dituen errepertorioa eskainiko dute.

Mendizabal gaur egun, txistularien artean erreferenteetako bat. Argitaratu dituen 19 diskatan estilo eta erregistro ugari eskaintzen ditu: musika klasikoa, tradizionala, aintzinako musika zeltiarra eta jazz-a.

Okiñena berriz, ikerketan eta interpretazioan jarduten da profesionalki,Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioko pianoko eta ganberamusikako lehen saria eskuratu ondoren, Felix Lavillarekin ikasi zuen eta karrera amaierakoohorezko saria irabazi zuen Madrilgo Musika kontserbatorioan, besteak beste. Euskal kultur ondarea erreskatatzen jarraitzen du, hainbat CD grabatuz horien artean Xarmak, Liana Gourdjia biolinistarekin ganbera jarduera etengabearen ondorio.

Bestalde, abuztuaren 21ean, 20:00etan, Aralar Quartet taldea izango da eta azkenik, abuztuaren 28an, Jone Martínez sopranoak kontzertu berezi bat eskainiko du, Itxaso Sainz de la Maza piano-jotzailearekin batera.

Ekitaldi guztiak doakoak dira, eta edonork kulturaz eta musikaz modu irisgarrian gozatu ahal izateko antolatu dira. Debako Musika Hamabostaldiak herriko kultur esparruan erreferente izaten jarraitzen du, artistak eta ikusleak elkar-tzeko gune bihurtuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur Garikoitz Mendizabalek eta Josu Okiñenak kontzertua eskainiko dute