Borrar
Argia. Kandelak, linternak eta abar erabili zituzten ume eta helduek Euskararen Eguneko kalejiran parte hartzeko.

Euskarari 365 egunetarako argia emateko jaia

Udalak Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza onartu zuen atzo

FÉLIX MORQUECHO

Jueves, 4 de diciembre 2014, 00:06

Orain dela hamarkada ba-tzuetako itzal ilunetatik irteten joan da euskara urteak pasa ahala. Orain egunero topatu dezakegu hizkun-tza bizitzako hainbat esparruetan, egunaren argiak ez dio ezer txarrik egin eta normaltasunaren bide luzean etapa berriak betetzen dihardu. Atzo Euskararen Eguna ospatu zen euskaldunak dauden munduko puntu guztietan eta Eibarren ere argia eman zioten euskarari. Herritarren esku dago euskararen erabilpena eta atzo bultzada eman zioten ekitaldi sinboliko batekin. Aldarrikapena ere egon zen hirian zehar euskara baztertua izan ez dadin.

Ekitaldia hasi aurretik udalba-tzar berezia egin zen udaletxean eta bertan Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza onartu zen. Pauso honek orain dela urtebete hartutako konpromisoari eran-tzuna eman zion. Dokumentuak hiru atal jorratzen ditu. Alde batetik Udalaren barruan ematen diren komunikazioak nola eman behar diren zehazten du. Administrazio kontuekin jarraituz, bigarren atalak herritarrekin ematen diren harremanei egiten die so. Azkenik, Eibarko gizarte mailan ematen diren egoerak hartzen ditu kontuan hirugarren atalak. Arau hauen helburua normaltasunera irisetko beste pauso bat ematea da. Orain arte egindako planak ordenantza honetan eratu dira eta testu legala denez, arau hauek bere exijentzia maila dute.

Ekitaldi popularra

Azken urteotan hainbat ekitaldi antolatu dira Euskararen Eguna ospatzeko baina gehienek herritarren parte-hartzea bilatu dute. Atzokoa ere horrelakoa izan zen eta musika eta dantza erabiliz, eibartarrek euskarari babesa eman nahi izan zioten.

Argia izan zen protagonista eta kandelak eta beste hainbat elementuk euskararen bidea argitu zuten. Euskalgintzaren Topagunearen leloa eibartarrera egokituz 'Euskeriak 365 egun Eibarren' argiz bete zen. DBHko ikasleek Hankamotxak bertso Eskolakoek prestatutako bertsoa abestu zuten eta egunaren manifestoa ere plazaratu egin zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarari 365 egunetarako argia emateko jaia

Euskarari 365 egunetarako argia emateko jaia