Zumarraga
Zintzo Mintzoren Euskararen Eguneko festan parte hartzeko gonbidapenaC. L.
Zumarraga
Astelehena, 1 abendua 2025, 20:33
Euskararen Eguna festa bereziarekin ospatuko du Zintzo Mintzo euskara elkarteak datorren asteazkenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Zumarragako plazan. «Sorpresa ugari izango dira», iragartzen dute.
Zapiaren dinamikari amaiera emango diote asteazkeneko ekitaldian eta Gorka Erostarberen errezitaldia, mokadutxoa, murala eta Olaia eta Amaiurren antzezpena izango dira, besteak beste. Ekitaldian beraiekin parte-hartzera, kantatzera eta gozatzera gonbidatzen dituzte herritarrak Zintzo Mintzoko kideek.