Zumarraga
Ikasturte berrirako izen-ematea ireki du IrrintzikDV
Asteazkena, 13 abuztua 2025, 20:25
Zumarragako Irrintzi dantza taldeak zabalik du daoeneko ireki du 2025/26 ikasturterako izena emateko epea. Ikastaroak 4 urtetik gorako haurrei zuzendurik daude, eta taldeak zehaztu ditu entsegu egunak eta orduak.
Taldea sortuko balitz, 4 urteko haurrek Zelai Arizti kultur etxean burutuko lituzkete entseguak, 17:00etatik 18:00etara bitartean. 5 urtetik aurrerakoek, berriz, Lizeoko gimnasioan, 15:45etik 17:00etara. 4 urteko haurren taldea sortuko ez balitz edo txikia izanez gero, larunbatetan entseatuko lukete, beste guztiekin batera.
Izena emateko, irrintzidantzataldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo taldearen irrintzidantzataldea instagram kontuaren bidez ere egin daiteke.