Urretxu
Euskaraldiaren mikro ipuin lehiaketan parte hartzeko deialdia luzatzen duteSecciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
Euskaraldiaren mikro ipuin lehiaketan parte hartzeko deialdia luzatzen duteC. L.
urretxu.
Sábado, 26 de abril 2025, 19:59
Urretxuko eta Zumarragako Udaletako Euskara sailek, Euskaraldiko egitarauaren barruan, mikro ipuin lehiaketa antolatu dute.
Parte hartzeko aukera zabalik dago Urretxun edo Zumarragan, bizi lan egin edo ikasten duen edonorentzat, bi kategoriatan: haurrak (16 urtetik beherakoak) eta helduak. Gaia librea izango da eta lanek 500 eta 1.000 karaktere artean izan beharko dituzte.
Lanak apirilaren 30erako aurkeztu beharko dira sustapena@urretxu.eus edo euskara@ zumarraga.eus helbide elektronikoetara bidalita.
Bidalketa egiterakoan, parte hartzaileek izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dituzte. Literaturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak zehaztuko du nortzuk diren saridunak.
Sari-banaketa maiatzaren 22an izango da, 18:00etan, Areizaga Kalebarren Plazan. Bi kategorietan hiruna sari banatuko dira eta egunean bertan jakinaraziko da saridunak nortzuk diren.
Irabazleentzako sariak Bi-Tartean elkarteko dendetan erosketak egiteko bonoak izango dira.Hamasei urtetik beherako kategoriako sariak hauek izango dira: lehenengo saria 150 euroko bonoa, bigarrena 100 euro bonota eta hirugarrena 50 euro bonoa. Hamasei urtetik gorako kategoriako sariak hauek izango dira: lehenengo saria 300 euroko bonoa, bigarrena 200 euroko bonoa eta hirugarrena 100 euroko bonoa. «Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Euskara zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan 943 03 80 88 telefonora deituta edota sustapena@urretxu.eus helbidera idatzita. Animatu parte hartzera!», gonbidatzen dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.