Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Igartubeitiko bisitariak urrian ospatu zen 'Sagardo asteaz' gozatzen. LIMIA

Ezkio

'Uda honetan bizi Igartubeiti!' lemapean ekintza ugari aukeran

Baserri museoak uztailan eta abuztuan zehar eskainiko dituen jardueren berri eman du

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso

Miércoles, 25 de junio 2025, 21:21

Uztailan eta abuztuan zehar eskainiko dituen jardueren berri eman du Igartubeitik. «Uda honetan sagar zukua egin, bisita gidatuetan parte hartu, familian jolastu, euskal gastronomian barrena bidaiatu eta dastaketa egiteko aukera izango da gure baserri museoan», azaltzen dute.

Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta igandetan 10:00etatik 14:00etara (astelehenetan itxita).

Baserrietako bizimodua, ohiturak eta sagardoaren kulturaren jatorria ezagutzeko bisita gidatuak izango dira 11:00etan euskaraz,12:30ean gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz. 'Pintxo eta txotx!' bisita eta dastaketa ere eskainiko dute uztailaren 5ean eta 26an eta abuztuaren 2an, 16an eta 30ean, 11:00etan euskaraz y 12:30ean gazteleraz. Hauen prezioa 6 eurokoa izango da helduentzat eta 4 eurokoa haurrentzat (6 urtetik beherakoentzat doan). «Bisita honen bidez jakiek baserrian zuten garrantzia ezagutuko dugu eta zapore goxoarekin bukatzeko pintxo bat dastatuko dugu txotx eginez», iragartzen dute.

Sagar zukuari buruzko saioa ere egongo da, baserriko dolarearen sekretuak ezagutu eta norberak bere sagar zukua egin eta dastatzeko aukera eskainiz. Asteazkenetan egingo da, 10:30etatik 12:00etara. Ekintzaren prezioa 6 eurokoa da helduen-tzat eta 4 eurokoa haurrentzat (6 urtetik beherakoentzat doan).

Honekin batera, elementu desberdinak daude eskuragarri museoko harreran Igartubeiti baserriaz familian gozatzeko, modu autonomo eta dibertigarri batean. Horietako bat 'Martintxoren baserria' liburuxka da. «Bisitan zehar jarduera ezberdinen bidez Martintxoren baserriaren bitxikeriak ezagutuko ditugu honen bidez», azaltzen dute. 'Piko- piko' jolasa era dago eskuragarri, baserrian zehar elementu ezberdinak bilatu eta zertarako erabiltzen diren ezagutzeko. 'Mitologia gunean' berriz, mitologia jokoak eta eguzkilorea eta mitologia pertsonaiak marrazteko aukera egongo da.

Bisita eta jarduera desberdinetan izena emateko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Uda honetan bizi Igartubeiti!' lemapean ekintza ugari aukeran

'Uda honetan bizi Igartubeiti!' lemapean ekintza ugari aukeran