Ezkio
San Miguel eguna ospatuko dute gaur ezkiotarrek meza, jolas eta trikiti doinuekinEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Asteartea, 7 maiatza 2024, 20:52
Gaur asteazkena, maiatzak 8, San Miguel egunarekin emango diete ezkiotarrek amaiera aurtengo jaiei, ekitaldiz betetako asteburu ederraren ostean. Hala gaur goizeko 11:00etan meza nagusia egingo da eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, ume jolasak eta txokolatada izango dira. Egunean zehar trikitilariek giroa alaituko dute.
Bestalde, gogoratu behar da udal bulegoak itxita egongo direla.