Ezkio
Madalena jaien azken txanpa asteartean, Alegi auzoanC. L.
ezkio-itsaso.
Larunbata, 19 uztaila 2025, 19:52
Datorren asteartean, uztailaren 22an, agurtuko dituzte festak Alegi auzoan. Madalena eguna egitarau borobilarekin ospatuko dute.
Hasteko, 12:00etan meza berezia ospatuko dute Izazpe abesbatzaren parte-hartzearekin. Honen osteak, 13:00ak aldera, hamaiketako herrikoia egingo da auzoan, bertakoen eta kanpotik hurbiltzen diren guztien gozamenerako.
Arratsalean beste hiru ekin-tzekin jarraituko dute festa. 17:00etan haurrentzako parkeaz gotzatzeko izango dute txikienek eta 20:30ean ardo dastaketa egingo da.
Ondoren, jaiei amaiera emango diete Modestoren dantzaldiarekin.