Borrar
Las diez noticias de la jornada

Ezkio

Itsasoko haur eta gaztetxoentzat udalekuak egingo dituzte Itsason

Ekainaren 23tik uztailaren 24ra eramango dira aurrera, 10:00etatik 13:00etara, 4 eta 12 urte bitarteko haurrekin

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso

Sábado, 24 de mayo 2025, 21:26

Gaztetxoenentzat udalekuak antolatzen ari dira Itsason. Ekainaren 23tik uztailaren 24ra eramango dira aurrera, goizetan, 10:00etatik 13:00etara, 4 eta 12 urte bitarteko haurrekin. Prezioa 15 eurokoa izango da familia bateko partaide batentzat, 25 euroko bi partaideentzat eta 30 eurokoa hiru partaideentzat. Umeek autobusa beharrezkoa badute, ordutegiak doituko dira autobus zerbitzura.

Izen ematea maiatzaren 30a baino lehen egin behar da 943 477 790 telefono zenbakira deituz edo udala@itsaso.eus helbide elektronikora idatziz. Izena ematen dutenekin bilera egingo da.

Honekin batera, udalekuetan begiralea izateko lanposturako deialdia luzatu dute egun hauetan. Euskara modu egokian menperatzea derrigorrezkoa izango da. Begirale ziurtagiria edo hezkuntza mailako ikasketak izatea baloratuko da eta Ezkio-Itsason erroldatuta egoteak lehentasuna izango du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itsasoko haur eta gaztetxoentzat udalekuak egingo dituzte Itsason