Ate irekiak eta aurkezpen bilera Ezkio-Itsasoko Herri Eskolan
C.L.
ezkio-itsaso.
Igandea, 12 otsaila 2023, 00:16
Datorren ikasturteari begira, beren seme-alaben lehen eskolaratzearen gainean erabakiak hartzeko unea heldu da zenbait familiarentzat. Ezkio-Itsasoko Herri Eskolak ate irekiak izango ditu bihartik otsailaren 24ra, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00etara, gurasoak gerturatu eta bertako instalakun-tzak eta proiektua ezagutzeko aukera izan dezaten.
'Elkarrekin ekinean, ezberdintasunean batzen gaituen eskola', lelopean, aurkezpen bilera ere egingo dute Herri Eskolan. Datorren asteko asteazkenean izango da, otsailaren 15a, arratsaldeko 17:00etan.