Inauterien ospakizunak gaur Ezkion eta bihar Itsason
C.L.
EZKIO-ITSASO.
Ostirala, 17 otsaila 2023, 00:14
2023ko Inauteriek Ezkio-Itsason ere izango dute lekua. Hala, Ezkion gaurko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Arratsaldeko 16:15ean merendola egingo da; 17:15ean hasita, Hodei magoaren emanaldia dago aurreikusita eta arratsaldea ondo ixteko, 18:15etik aurrera, diskofesta alaia.
Itsason bihar izango dute ospakizuna. Hala, 19:30ean heldu eta gazteentzako jolasak izango dituzte, eta eguna bukatzeko, berriz, herri afaria Ostatuan.
Ate irekiak eskolan
Datorren ikasturteari begira, beren seme-alaben lehen eskolaratzearen gainean erabakiak hartzeko unea heldu da zenbait familiarentzat. Ezkio-Itsasoko Herri Eskolatik gogorarazten dute ate irekiak izango ditztela otsailaren 24ra arte, 9:00etatik 16:00etara, gurasoak gerturatu eta bertako instalakuntzak eta proiektua ezagutzeko aukera izan dezaten.