Ezkio
Gaztelekuko zerbitzuaren aurkezpena egingo da gaur EzkionCristina Limia
EZKIO-ITSASO.
Asteartea, 30 iraila 2025, 20:33
Gaztelekua datorren astelehenean, urriak 6, jarriko da martxan eta horren berri eta xehetasun guztiak emateko asmoz, gaur arratsaldean zerbitzuaren aurkezpena egingo da, 17:30ean, gaztelekuan bertan. «Herri ekimen honen helburua haurrek elkarrekin egoteko toki bat eskaintzea da, beraien arteko harremanak eta interakzioak sustatuko dituen gune bat izatea, beraiek kudeatu eta antolatuko dutena eta etorkizunean, herri lotura sustatzeko lagungarria izan daitekeena», azaltzen dute. Gune hau martxan jartzeko antolaketan lan talde bat aritu da Oinherri-ren aholkularitza eta bidelaguntzarekin. Ekimen honen inguruko erabakiak hartzeko eskumena du lan talde honek sortzen diren beharrei aurre egiterako orduan.
Gaztelekua 2020 urtetik aurrera jaiotako haurrentzako zerbitzua izango da eta erabilpen on bat egitearen ardura haien familiena da. 'Bidelaguna' antolaketa kudeatzen lagunduko die eta ekintza berezietan ez ezik, lokalean egongo da beti. Gaztelekua astelehenetan eta asteazkenetan 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik eta igandetan 16:00etatik 19:00etara. Urteko kuota 10 eurokoa izango da.