Gaur, Santa Ageda bezpera, koplak abestera irtengo dira herritarrak
C.L.
Ezkio-Itsaso.
Larunbata, 4 otsaila 2023, 00:10
Ohitura zaharrari eutsiz, Ezkio-Itsasoko Udalak Santa Agenda bezperan gaur, eskea egingo da. Arratsaldeko 17:30ean udaletxe aurrean elkartu eta entsegu txiki bat egingo da. Irteera 18:00etan izango da udaletxe aurretik eta bertan hasiko dira koplak, zaharrak eta berriak, kantatzen Imanol Intsausti trikitixa eta Iñaki Larrañaga panderoa jotzen ari direla. Gero Santa Luzian (Etxeberrialde-Miranda, Errekabarrena, Iturgain...) jarraitu eta Ezkioko kaskora igoko dira. Azkenean Argindegi ostatuan bukatuko dute hantxe afari-legea egiteko. «Ez dugu dirurik eskatzen, baina bai zuen parte-hartzea!», diote Udaletik.
Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urtekoa izango da.
erronda amaitu ostean, afaria egingo da.