Borrar

Ezkio

Ezkioko bigarren eskuko merkatua prestatzen hasi dira

Zazpigarren edizioa azaroaren 9an izango da, 11:00etatik 15:00etara, Topa Ostatuaren inguruan

Cristina Limia

EZKIO-ITSASO.

Asteazkena, 29 urria 2025, 20:40

Comenta

Ezkioko bigarren eskuko merkatua prestatzen hasi dira. Ekimenaren zazpigarren edizioa izango da eta azaroaren 9an, igandea, 11:00etatik 15:00etara ospatuko da, Topa Ostatuaren inguruan. Edozeinek har dezake parte, baina horretarako azaroaren 4a baino lehen izena eman behar du Ezkioko Udaletxean edo 943 72 13 03 telefono zenbakira deituz. «Merkatuan jarri beharreko mahai kopurua zehazteko ezinbestekoa da parte-hartzaile kopurua ezagutzea», azaltzen dute Udaletik.

«Etxean erabiltzen ez ditugun objetu, altzari, liburu, diska, arropa, jostailu eta abarreri bigarren bizitza bat ematea da ekintza honen helburua, aurrez aurre eta gertutasuneko sal erosketaren bitartez», gogora ekartzen dute merkatuaren antolatzaileek.

Aipatu bezala, parte-hartzaile bakoitzari mahai bat eskainiko zaio saldu nahi dituen gauzak jartzeko eta mahai horiek Ezkioko Udalak ipiniko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezkioko bigarren eskuko merkatua prestatzen hasi dira