Ezkio
'Emozioak dantzan!' famili tailerra Igartubeiti baserrian Oihane VicenterekinC. L.
ezkio-itsaso.
Martes, 3 de junio 2025
Ekaina ekintza berriekin heldu da Igartubeitira. Hasteko, igande honetan, Ezkio-Itsason ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festan izango da, ekintza ezberdinez beteriko egunean parte hartuz 'sagar zukuari' eskainitako txokoarekin.
Bestalde, 'Emozioak dan-tzan!' famili tailerra eskainiko du Igartubeitik ekainaren 14an. «Ikasturtea amaitzeko famili saio ederra antolatu dugu, Oihane Vicente dantza mugimendu terapeutaren eskutik, dantza, natura eta gure emozioak erdigunean jartzen dituzten dinamikak egingo ditugu baserrian zehar», azaltzen dute. Bost urtetik gorako haurrak dituzten familientzako izango da ekin-tza hau. Arratsaldeko 16:30ean burutuko da eta prezioa 3 eurokoa izango da haur bakoitzeko. Izen-ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus posta elektronikora idatziz edo 943 72 29 78 telefonora deituz egin daiteke.
Galbahe Beka
Bestalde, Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sánchez Ugaldek 'Galbahe Beka' lortu dutela aditzera ematen dute.
«Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren aholkularitzarekin sustatutako etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe bekaren epaimahaiak aho batez erabaki du bere lehen edizioan Miriam Montano de Juani eta Telmo Sánchez Ugalderi esleitzea beka», azaltzen dute. «Ikerketa-proiektu honek erleen eta euskal landa-bizimodu tradizionalen arteko harreman historiko-kultural konplexua aztertuko duen erakusketa-instalazio eskultoriko eta etnografiko bat garatzea proposatzen du», zehazten dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.