
Ezkio-Itsaso
Datozen urteetarako Ezkioko herri plana definituko duen parte-hartze prozesua abiatu du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio-Itsaso
Datozen urteetarako Ezkioko herri plana definituko duen parte-hartze prozesua abiatu du UdalakEl Diario Vasco
Ezkio-Itsaso.
Lunes, 14 de octubre 2024, 19:41
Datozen urteetarako Ezkioko herri plana definituko duen parte-hartze prozesua abiatzera doa Udala eta duela egun batzuk aurkeztu zituen haren nondik norakoak jendaurrean. «Ezkioko Herri Plana denon artean eta herri hobeago bat irudikatu eta egikaritzeko prozesu bat da. Guztion artean herria osotasunean planifikatzeko tresna bat», nabarmendu zuten Udaletik. Haren helburua zera da, Ezkioko plan integrala garatzea, herriaren erronka anitzei erantuzteko arlo ezberdinak kontuan hartuz: hirigintza, izaera komunitaria, garapen ekonomikoa...; herritarren ahalduntzea eta komunitatearen indartzea; eta etorkizunerkao bideorria eta epe motz-ertain-luzera diseinatutako plana burutzeko ekintzak zehaztea». Finean galdera hauei erantzun nahi zaie: Zelako Ezkio nahi dugu 2034 urtean? Ezkion, nola lortu dezakegu denontzako bizigarriagoa den etorkizun bat?
Prozesua menu baten moduan aurkeztu dute Udaletik: hala, lehenengo fasea produktua ezagu-tzeko baliatuko dute, bigarrena lehengaiak lantzeko eta hirugarrena, janaria prestatzeko.
Lehen fase horren baitan, para bat solasaldi antolatu dituzte, herritarren ikuspuntuak jasotzeko. Lehena azaroaren 16an egingo da Ezkion eta bigarrena abenduaren 14an Santa Lutzian.
Bigarren fasea parte-hartze saioek osatuko dute, bertan gai ezberdinak jorratuko direlarik. Hiru aurreikusi dira: urtarrilaren 11n, otsailaren 8an eta mar-txoaren 15ean. Azkenik, hirugarren asean, osagarritze saioa egingo da apirilaren 12an.
Honekin guztiarekin etorkizunerako bideorria ezarri nahi du Udalak epe motz-erdi-luzerako ekintzak zehaztuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.