Ezkio
Aurtengo udazkeneko auzolana egingo dute larunbatean ItsasonC. L.
EZKIO-ITSASO.
Osteguna, 23 urria 2025, 20:19
Aurtengo udazkeneko auzolana larunbatean egingo dute Itsason. Ohi den bezala, parte-hartzaileak 14:30ean elkartuko dira eta aurreikusitako atontze lanen ostean, partaide guztiak Itsasoko Ostatuan afari batera gonbidatuak izango dira.
Izen ematea Udaletxean egin behar da 943 47 77 90 telefono zenbakira deituta edo udala@itsaso.eus helbide elektronikora mezua bidaliz. «Izan ere, aurrekoetan bezala asegurua egiteko eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko genituzke», azaltzen dute Itsasoko batzordeko kideek. «Hori dela eta, eskertuko genuke ekintzan parte hartu nahi dutenek ostiral honetarako izena ematea, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal izango diren», diote.