Ezkio
Atxurtzako pistetako jabeak bilera batera deitu ditu Udalak ostegunerakoC.L.
ezkio-itsaso.
Asteartea, 20 maiatza 2025, 20:21
Ezkio-Itsasoko Udala kezkatuta dago Santamañatik Atxurtzarako bidearen egoerarekin eta pista honen jabeak bilera batera deitu ditu. Ostegunean egingo da, 19:15ean, Udaletxean bertan.
«Bide honen egoera geroz eta okerragoa da eta une honetan Gipuzkoako Foru Aldundian dirutza lortzeko programa bat irekita dagoenez, lurjabe pribatuentzat, gaiari heldu nahi diogu eta pista konpontzeko irtenbide bateratu bat lortu», azaltzen dute Udaletik.
«Honen berri emateko eta norberak dakartzan ekarpenak elkarbanatzeko bilerara etortzeko deialdia luzatzen diegu Atxurtzako pistako jabe guztiei», adierazten dute.