Ezkio
Arte eta dantza familian, larunbat honetan, Igartubeiti baserri museoanOihane Vicente dantza terapeutak eta Oier Fernandez ilustratzaileak diseinatutako tailerra da
El Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Asteartea, 16 apirila 2024, 20:42
Igartubeiti Baserri Museoak familiei zuzenduriko beste tailer bat eskainiko du larunbat honetan, oraingo honetan, artea, natura eta sormena uztartuko dituena. Oihane Vicente dantza terapeutak eta Oier Fernandez ilustratzaileak diseinatutako ekintza izango da. «Udaberrirari ongietorria emango diogu familian naturarekin konektatuz», diote Igartubeititik.
«Naturan, artea eta gorputza erabiliz sormen prozesuak garatuko ditugu. Presaz bizi garen momentu honetan, familian elkartu eta naturarekin konektatuko gara natura, gorputza, artea eta sormena eskutik loturik».
4-12 urte
Tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta eta 16:30ean hasiko da. Parte hartzeko izena eman behar da 943 72 29 78 telefonora deituta edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita. Prezioa 3 eurokoa izango da.