Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Urduri. Begiak zabal zabalik eta irrifarrea ahoan agurtu zituzten haurrek Olentzero eta Mari Domingi.

Laster arte Olentzero eta Mari Domingi!

Banan-banan bikotearen ondoan eseri eta beraien gutunak sartu zituzten haurrek Olentzerok zeraman zaku handian

MIRYAM GALILEA

Martes, 20 de diciembre 2016, 00:31

Urkiolako baserriko bidetik etorri dira aurten Olen-tzero eta Mari Domingi Ezkio-Itsasora, larunbatean iluntzerakoan, herriko haurrek hauekin hitz egiteko aukera izan zutelarik.

Bide ertzeetan kokatutako argi-zuziek gidatzen zuten bidea eta iluntzerakoan Olentzero eta Mari Domingi, herritar gazteez lagundurik, Santa Lutzira iritsi ziren. Bertan zain zituzten Ezkio-Itsasoko eta inguruko herrietako haur ugari, beraien familiekin batera. Oihuak eta algara, barre urduriak, saltoak eta emozioak nonahi, bi pertsonaiak herriko udaletxeko aterpera arte gidatu zituzten haurrek, bertan kokatutako txoko ederrean geldiunea egin zezaten.

Ezer ez zen falta: kapoiak, arrau-tza... goxo goxo Olentzero eta Mari Domingiren inguruan eseri ziren haurrak, beraiekin hitz egin, pare bat abesti kantatu eta bana banan txikitxo guztiek bikotearengana gerturatu eta zakuan gutuna botatzeko aukera izan zuten.

Pozik amaitu zuten arratsaldea guztiek eta gogoz agurtu zituzten Olentzero eta Mari Domingi, laster arte. Arratsaldea biribiltzeko txistorra pintxoak jateko aukera eskaini zuten Ganbara guraso elkartekoek bertan, erromerian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laster arte Olentzero eta Mari Domingi!

Laster arte Olentzero eta Mari Domingi!