Borrar
Arrasate-Gatzaga lagunarteko eta lehiaketabako lasterketak hamargarren edizioa beteko du igandean, eta 13:00etan iritsiko da herrira. OLIDEN

Alto Deba

San Milixan azokak artisau postu ugari eta lasterketa ekarriko ditu igandean

Hamabost postu jarriko dituzte frontoian eta kanpokaldean, eta bisita gidatuak eta autobus zerbitzu bereziak egongo dira azoka egunean

Kepa Oliden

Leintz Gatzaga

Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:14

Comenta

San Milixan Eguna ohiko artisau azokarekin eta Arrasate-Gatzaga lasterketarekin etorriko da beste behin igandean. Herriko bisita gidatuak ere izango dira, eta automobil pilaketak eta aparkaleku arazoak ekiditeko, Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskeiniko ditu.

Gatzagako herria eta historia ezagutzeko bisita gidatuak euskaraz, 12:00etan, eta gazteleraz, 13:00etan izango dira. Gatz Museoak ere bisita gidatuak antolatu ditu; 11:30ean euskeraz eta 13:00etan gazteleraz.

Gatzagako kaleetan jai giroa izango da nagusi artisau eta talogile postuekin. Guztira hamabost postu egongo dira, bai frontoi barruan bai kanpokaldean banatuta. Bertaratzen direnek aurkera izango dute gatza, piperrak, babarrunak... eta beste hainbat produktu eta artisautza lan ikusi eta erosteko. Zer jan ere egongo da talogile postuan eta Kurtzebarri herri eskolako laugarren DBHko ikasleak tortillak eta bizkotxoak salduko dituzte ikasbidairako dirua batzeko.

Arrasate-Gatzagako korrikalariak eguerdiko 13:00ak inguru iritsiko dira, eta guztiak batera iritsiko dira helmugara

Gainera, Labidea ondoan artillezko koltxoiak antzina nola egiten ziren erakusketa egingo da.

Zordanbideetan takarraran

Aurten X. Arrasate-Gatzaga lasterketa korrituko da. 'Zordanbideetan takarraran' izenburua duen ekimen honek Arrasateko Errementari plazan izango du abiapuntua goizeko 10.30etan.

Korrikalariek indaberritzeko aukera izango dute eguerdiko 12:00etan Gorosarri landetxean ura edna eta fruta apur bat janez. Eguerdiko 13:00ak aldera Gatzagako plazara helduko dira.

Talde osoa batera iritsiko da helmugara, ez baita lehiaketa bat. Kirola eginez lagun artean ondo pasatzea da xedea. Gainera, ibilbide osoa egin beharrik ez dago, zati bat ere egin daiteke.

Gatzagara heldu ostean, korrikalarien dutxa, txikiteoa eta bazkaria izango dute. Bestalde, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusen, Leintz Gatzagako San Millixan azoka dela eta.

Hala adierazi zuen Azahara Dominguez foru diputatuak, eta jakinarazi zuen egun horretan DG21E lineako zerbitzua ez dela, ohi bezala, eskaripekoa izango. Ondorengo ordutegia izango du: 10:00 Eskoriatza-Leintz Gatzaga; 11:10 Leintz Gatzaga-Eskoriatza; 11:45 Eskoriatza-Leintz Gatzaga; 13:10 Leintz Gatzaga-Eskoriatza; 13:45 Eskoriatza-Leintz Gatzaga y 15:10 Leintz Gatzaga-Eskoriatza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Milixan azokak artisau postu ugari eta lasterketa ekarriko ditu igandean

San Milixan azokak artisau postu ugari eta lasterketa ekarriko ditu igandean