Onati
Oñatiko lehen kopla txapelketa bihar Txinparta Bertso Eskolak antolatutaM.G.
OÑATi.
Osteguna, 30 urria 2025, 20:32
Oñatiko lehen Kopla Txapelketa jokatuko da bihar, herriko kaleetan, Txinparta Bertso Eskolaren eskutik. Hamalau herriko bertsolari ariko dira kantuan aurrez aurre, umore onean : Aitor Tatiegi, Ander Lizarralde, Aritz Irigoien, Aritz Iza, Beñat Ormaetxea, Bittor Zubiagirre, Gontzal Belategi, Jon Irizar, Lide Arregi, Maider Arregi, Urko Arregi, Urko Egaña eta Uxue Igartua. Gai-jartzaile lanetan Maddi Attolagirre arituko da.
Hiru kanporaketa iragarri dira: 19:00etan Ona tabernan; 20:00etan Aker tabernan eta 21:00etan Boga tabernan. Finala Antixeneko gaztetxean (22:30ean) izango da. eta musikarekin amaituko da, DJ Bezoren pintxadarekin.