Borrar

Emakumezkoen hitanoa biziberritzeko proiektuaren aurkezpena

M.G.

OÑATI.

Ostirala, 13 abendua 2019, 00:58

Comenta

Emakumezkoen hitanoa jaso eta biziberritzeko proiektua jendeaurrean aurkeztuko dute bihar Santa Ana Antzokian (11.30). 'Ingo Xonau!' egitasmoaren zergatiak, helburuak eta etorkizuneko erronkak azalduko dituzte bertan. Otsailean jarri zen abian 'Ingo Xonau!' eta egindako lana eta jasotako emai-tzak plazaratuko dituzte.

Herri ekimenetik sortutako egitasmoa da. Emakumeen hitanoa galtzen ari dela ikusita, herritar talde batek lanean hastea erabaki zuen, noka hitz egiteko ohitura betiko galdu baino lehen. Udalaren laguntzarekin eta Ahotsak egitasmoaren gidaritzapean aritu dira. Lehenengo lana diagnosia egitea izan da: egun Oñatiko zenbat emakumek dakiten eta egiten duten hika. 54 herritar elkarrizketatu dituzte guztira, 52 emakume eta 2 gizakume. Gainera, jasotako material guztia landu eta interneten ipini dute.

Elkarrizketak egiteaz gain, Ingo xonau! lantaldeak diagnostiko-ikerketa bat ere burutu du. Oñatiko 16 baserri-auzoetan, noka berba egiten zenbat emakume dakiten jakin guran, eta jasotako testigantzekin bideo bat ere prestatu dute, nokaren gainbeheraren nondik azaldu eta gogoeta egiteko.

Aurkezpena baliatuz, talde argazkirako deia egin dute (Lazarraga lorategian, bihar 11:00 etan) noka hitz egiten dakiten emakume guztiekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumezkoen hitanoa biziberritzeko proiektuaren aurkezpena