Borrar

Onati

Ekintzaileentzat prestakuntza tailer ziklo berria antolatu du Mankomunitateak

M.G.

oñati.

Osteguna, 30 urria 2025, 20:32

Comenta

Debagoienean jarduera ekonomiko bat abian jartzeko asmoa duten pertsonei zuzenduta 'Ekin Debagoienean' prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateko Garapen Agentziak.

Negozioa martxan jarri aurretik kontutan hartu behar direnak landuko dira bereziki, ekiteko dauden laguntzez, produktuen prezioak, irabazi marjinak eta bestelakoak kalkulatzeko argibideak, negozio bat muntatzeko dauden aukera juridikoak edota Gizarte Segurantzaren funtzionamendua, Autonomoen erregimena eta Ogasunaren aurrean egin beharreko tramiteen ingurukoak azalduko dira, besteak beste.

Lau tailer antolatu dira guztira, azaroaren 20an eta 27an bina emango direlarik.Informaziorako Debagoieneko Mankomunitateko telefonora deitu daiteke: 943 793 090 zenbakira. Prestakuntza tailerretan parte hartzeko izen-ematea mankomunitatearen web atarian sartuta egin behar da (www.debagoiena.eus).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekintzaileentzat prestakuntza tailer ziklo berria antolatu du Mankomunitateak