Alto Deba
Euskararen Eguna ospatzeko ekintza sorta zabala gaurtik bailaranK. O.
leintz.
Asteartea, 25 azaroa 2025, 20:53
Euskararen Egunaren bueltan hainbat ekintza eta ospakizun antolatu dituzte bailaran datozen egunotako.
Aretxabaletan Udazken Jaia ospatuko dute gaur eguaztenean Euskaltegian 17:30ean hasita. Loramendi Euskara Elkarteak, Leintz Udal Euskaltegiak eta Aretxabaletako Udalak elkarlanean Euskararen Egunaren harira antolatutako egitarauaren baitan lehenengo ekintza izango da hau. Hizkuntza jolasak, barre algarak eta gaztaina beroak izango dira bertan.
Abenduaren 1ean mintzodromoa izango da 17:30ean, Arkupe Kultur Etxean
Abenduaren 2an 'Lehengo Atxabalta ezagutuz' bisita gidatua egingo dute Aitor Antxiaren eskutik. 17:30ean abiatuko da Santutxotik.
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, kontzertu akustikoak, pintxoak eta txokolatea egongo dira 18:00etan Loramendi Euskara Elkartean, Durana Kalean.
Eskoriatzan, zapatuan
Eskoriatzan zapatu honetan ospatuko dute Euskararen Herri Eguna egitaraua zabalarekin.
Eguerdiko 13:00etan Hankamotx bertso eskolako haurren emanaldia izango da, eta ondoren herri-kirol saioa Arabako Harri Eskola kidee eskutik. Bertan arituko dira Eider García Durana, Jon Marijuan Sagasti, Sara Jiménez de Aberasturi. Maite de Felipe eta Julen Diez.
15:00etan herri bazkaria izango da, eta Txomin, Egoitz eta Miren trikitilariek girotuko dute bazkalostea
20:00etan Tapia eta Leturia Band-ek emanaldia egingo du plazan. Trikitixaren berreskurapenean aintzindariak, euren urratsei musikari gazte eta talde ugarik jarraitzen diete.
Amaitzeko 22:00etatik aurrera DJ Putzuk animatuko du jai giroa.
Ageda Blascoren hitzaldia
Bestalde,Ageda Blasco aktibista, hezitzaile, ikertzaile eta artistak 'Desira, adostasuna eta mugak' izango du berbagai gaur eguaztenean, azaroak 26an, Eskoriatzako Kultur Etxean 19:00etan. emango duen hitzaldian. Ekintza hau 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.