Borrar

Eskoriatza

Uztailean ere hainbat kirol jarduera eskainiko dira Manuel Muñoz kiroldegian

Umeen igeriketa ikastaroa uztailaren 7tik 17ra burutuko da, 5 eta 12 urte artekoentzat

A. U.

ESKORIATZA.

Miércoles, 18 de junio 2025, 20:35

Osasuna zaindu eta kirol jarduerak egiten jarraitzeko, uztailean ere kirol jarduerak eskainiko dira Manuel Muñoz kiroldegian. Aukera zabala izango da herritarrek euren gustukoa eta euren baldintzetara egokitzen dena hautatu ahal izateko.

Hala, astelehen eta asteazkenetan erorketen prebentziorako saioak izango dira, goizeko 10:30etik 11:30era bitartean.

Astearte eta ostegunetan, berriz, hainbat jarduera burutuko dira. Goizeko 8:15etik 9:15era eta 10:15etik 11:15bitartean, K.O.I (koordinazioa, oreka eta indarra) eskainiko da; eta 9:15etik 10:era zumba saioak. Arratsaldez, berriz, 19:00etatik 20:00etara bachata dantzatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.

Eta asteazken eta ostiraletan 9:00etatik 10:00etara aquagym egingo da.

Horrez gain, umeen igeriketa ikastaroa ere eskainiko da uda honetan. Uztailaren 7tik 17ra izango da, egunero, ostiraletan izan ezik. Bi aste intentsibo izango dira, beraz, eta bi aukera izango dira: oinarrizkoa eta aurreratua, biak ere 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzendurikoak. Oinarrizkoa izena ematen dutenek 17:30etik 18:30era izango dituzte saioak: eta aurreratukoek, berriz, ondoren, 18:30etik 19:30era.

Izen-emateak

Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, bide hauetakoren bat erabili dezakete: Manuel Muñoz Kiroldegira zuzenean jo; telefonoz 943 71 53 28 zenbakira deitu; edo WhatsApp-a erabili 6108 659 54 zenbakian.

Taldeak sortzeko gutxieneko pertsona kopurua behar da, beraz, oso garrantzitsua da jardueretan parte-hartu nahi dutenek izena ematea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uztailean ere hainbat kirol jarduera eskainiko dira Manuel Muñoz kiroldegian