Eskoriatza
Saguzarrak ezagutzeko jardunaldia antolatu du Udalak ostiral honetarakoSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Saguzarrak ezagutzeko jardunaldia antolatu du Udalak ostiral honetarakoEl Diario Vasco
Eskoriatza
Martes, 27 de mayo 2025
Saguzarrei buruz gehiago jakiteko jardunaldi berezi bat prestatu du Eskoriatzako Udalak ostiral honetarako. Hitzordu bikoitza izango da, gainera: erakusketa eta detekzio irteera. «Ezezagunak diren animaliak dira saguzarrak. Mito ugari sortu da gainbeheran dauden ugaztun hegalari hauen inguruan», nabarmendu dute Udaletik. Hala, «beraietaz gehiago jakin eta gure herrian dauden espezieak ezagutzeko gaua» antolatu du.
Ikuspegi zientifiko batetik, sekulako aberastasuna dute saguzarrek. Hemen, Euskal Herrian, 27 espezie daude deskribatuta, Naturtzaindia Elkarteko Naiara Corcuera eta Ion Fontenlak idatzitako Euskal Herriko saguzarren gidan jasotzen direnak. Erakusketa ibiltari bat prestatu dute, eta saguzarren gauak antolatzen dituzte, irakasteko zein inportantea den horiek kontserbatzea, zer funtzio garrantzitsua betetzen duten geure ekosistemetan, eta zer egin daitekeen eurei laguntzeko. Izan ere, gizakiarentzat ez dira arriskutsuak, aitzitik, gizakia bihurtu da arrisku haientzat: bai haien habitata suntsitzeagatik, bai haien gordelekuetan eragindako kalteengatik, eta, ondorioz, galzorian daude asko.
Ostiral honetako jardunaldiak, beraz, bi zati izango ditu: erakusketaren aurkezpena eta ondorengo detekzio jardunaldia.
Hala, 20:30ean, Santa Marina plazako erakusketan saguzarren inguruko azalpenak eskainiko dira, saguzarren babes-kutxak erakutsiko dira eta detekzio gailu ezberdinak bertatik bertara aztertzeko aukera izango da. Iluntzen hasten denean, ultrasoinu detektagailuez baliatuz, parte-hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte. Horrela, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.